2007/02/05

Ongi etorriak

Blog hau Blogger beta kaleratu berri den Blogger atariaren bertsioa berriarekin egin dugu. Bertsio zaharrarekin konparaketak egiteko www.oriapat.net/gurebloga helbidera jo dezakezue.

Berton, Blogak Hezkuntzan ikastaro telematikoaren praktikak egingo ditugu. Hemen iruzkinak (komentarioak) edota ekarpenak egin ahal izango ditugu.
  • Iruzkinak zuek edo edozeinek egin ahal izango ditu, baldintzarik gabe.
  • Ekarpenak, berriz, guk bakarrik eta horretarako bidaliko dizuedan gonbidapena onartu beharko duzue. Onarpenak Bloggerren kontu bat sortzera eramango zaitue eta geroztik zuen blogak ere sortu ahal izango dituzue.

Orain ikastaro telematikoaren foro eta e-posta helbideaz gain blog honetan ere elkarren berri izan dezakegu.

3 comentarios:

Maite dijo...

Kaixo, azkenean lortu dut blogean sartzea eta mundu honek oso desberdina ematen du hemendik ikusita. Egia esanda badaude gauzak benetan erakargarriak eta praktikotasun handiko tresna bezala baloratzen dut.

Oraingoz ez da erraza ikustea non gabiltza gauza hauek guztien artean baina denborarekin menperatuko dugulakoan nago.

arrate dijo...

Beno, ni ere sartu naiz gure blogean. Blog bilatzaileetan zenbait arazo izan dudan arren, badirudi pixkanaka mundu honetara gertureatzen ari naizela.

Anónimo dijo...

Aupa aspaldikok!
Zuetaz ahaztu nintzalakoan izango zineten dagoeneko, baina ez da hala. Izan ere teknologia berriek aurrerapen eta onura handiak dakarzkigute ondo dabiltzanean, baina baita buruhuste ete traba ugari ere pot egiten dutenean. Azken aste hauetan horixe gertatu zaigu bada ikastolan, internetik gabe mundutik at izan baikara luze samar.
Den den, konpondu omen dute jada, eta ea egun hauetan zuen martxara hurbiltzeko moduan naizen.