2007/03/09

Ikastaroko partaideen blogak eta beste gai batzuk lantzeko gonbidapena

Gurebloga3 blogean Plantilla editatuz eta elementu berri bat gehituz sortzen ari zareten blogak gehitu ditugu.

  • Plantilako elementuetan sartuz eta editatuz blogaren itxura eta atalen tituluak aldatu (euskeratu, laburtu...) daitezke.
  • Blogaren Opciones-en bitartez gure blogera ekarpen bat egiten dugunean edo komentarioren bat idazten digutenean e-postak jaso ditzakezu abisuarekin.
  • Etiketak erabiliz Blog handi batean nolabaiteko ekarpen sailkapena egin daiteke (Webgune arrunteetako menu moduko zerbait lortuz)
  • Gerardoren blogean bideoak txertatuta ikus dezakezue eta Gerardorieskatu diogu nola egiten duen azaltzea.
  • ...
Aurreko gaiak eta beste batzuk zabaldu ditzakegu nahi izanez gero.

Badakizue Gurebloga3 zuen ekarpenak baina baita gure arteko elkartrukerako eta laguntza eskatzeko gune bat ere badela.

Animo azkeneko egun hauetan eta laister arte,

JM

2007/03/06

LILATOIRA IKASLEEKIN.PROBA

Badira urte batzuk nerabeen heziketan lanean dihardugunok zehar-lerroak lantzearen garrantziaz jabetu garela. Gure ikastolan hainbat gai jorratzen da eta horietako bat berdintasunarena dugu.

Martxoaren 8a hurbildu ahala ikastolan zenbait ekimen aurrera eramaten saiatzen gara, batzuetan irakasleok proposatuta, beste batzuetan ikasleen iniziatibaz. Jarduera orokor horietatik at eta Matematikako eta Fisikako irakaslea izanik, gehienetan Zientziarekin zerikusia duen gairen bat generoaren ikuspegitik lantzen saiatzen naiz.

Hala ere, azken bi urte hauetan planteamendu berri bati ekin diot, Donostiako lilatoian parte hartzeko talde bat sortzea DBH eta Batxilergoko ikasleekin. Ekimen hau aurrera eramateko bi helburu izan ditut gogoan: neska gazteen artean kirola sustatzea eta ikasleekin irakaskuntza esparrutik kanpo harremanak indartzea.

Iaz 11 lagun animatu ginen, 9 ikasle eta 2 irakasle; aurten irakasle gehiago animatu dira antolaketan eta talde handiagoa lortu dugu, 15 ikasle, 3 ikasle ohi eta 6 irakasle. Bi urteetan primerako giroa izan dugu gure artean eta gainera aurtengoan "sari berri" bat eskuratu dugu: junior gehien eraman duen taldea izan gara, guretzat arrakasta eta ikasleentzat benetako poza.


Ikastolan hau antolatzea erraza izan da, Zuzendaritzaren laguntza izan dugu behar izan ditugun bilerak egin ahal izateko, Gorputz Heziketako mintegikoek 5 astez beren orduak utzi dizkiete ikasleei elkarrekin entrenatu ahal izateko eta, azkenik, lasterketaren ondorengo egunetan hamaiketako bat egingo dugu denok batera.


Gauzak horrela, datorren urtean ere animatuko garelakoan nago. Dagoeneko aurtengo ikasleek parte hartzeko asmoa azaldu digute, beste batzuk ere animatuko al dira!

2007/03/05

Ainhoa Mariezkurrena Idazle Gaztea Lehiaketan finalista

Ainhoa Mariezkurrena, DBH 4ko ikaslea, Idazle Gaztea Lehiaketarako finalista hautatu dute ipuin arloan "Maite zaitut" ipuinarekin. Gaurtik aurrera ikasleek beren bozken bitartez lan onena aukeratuko dute. Hori dela eta, guztiok animatu nahi zaituztegu Ainhoaren lana irakurri eta honen alde bozkatzera. Horretarako sar zaitezte idazle gaztearen web orrian.
Ipuina irakurri nahi izanez gero klikatu hemen

2007/03/04

Lezo


Lezoko unibertsitatea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokatuta, antzinako baskoien lurraldean, hain zuzen ere Jaizkibel mendiaren magalean eta Oiartzun ibaiaren eskuin ertzean. Pasaiako Donibane auzoa, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Errenteria eta itsasadarreko urak ditu mugakide. Bertan 5.833 lagun bizi dira azken datuen arabera (2000-IV-18)