2007/02/19

Blog-ak eta hezkuntza



Egun hauetan blogen azterketa egin ondoren ikusi dugu hauek praktikotasun handiko elementuak izan daitezkela hezkuntzan.






Aztertutako eredu guztien artean oso kreatiboak ziren eredu batzuk ikusi ditugu, besteak, aldiz, tradizionalagoak ziren baina gure kasuan bigarren mota hau egokia iruditzen zaigu gure lanerako.


Argi geratu zaiguna da blogen balioa bere hurbiltasun eta sinpletasunean datza, horregatik nahiz eta eredu konplexu batzuk ikusi non apunteak eta horrelako materialak agertzen diren, gure lana sinpleagoa egitea pentsatu dugu.


Irakasten dugun gaien artean Artearen Historia ematen dugu. Ikasgai hau oso erakargarria izaten da ikasleentzat eta gero eta gehiago ikusten dudan bezala, baita beste pertsonen artean ere, esate baterako, klaustroko beste irakasleak. Hauekin izandako elkarrizketa baten ondoren bururatu zitzaidan blog baterako ideia bat.


Komentarioa hasi zen Gustave Klimt "Musua" obraren irudi baten bila hasi ginenean. Irakasle batek esplikatzen zigun obra nolakoa zen baina izenburua ez zekien eta ordenagailu baten aurrean jarri ginen obra desberdinak ikusteko nahi genuena aurkitu genuen arte. Harrigarriena izan zen nola momentu batean gure inguruan talde bat zegoen gure komentarioak entzun nahian eta bisitatzen genituen web orrien erreferentziak hartzen. Honek eman zigun ideia: blog batean jar daitezkela irudi desberdinak, komentario txikiekin, horren ezagunak ez diren obren berri emateko. Era honetan obra aurkezteaz gain jendearen komentarioak jaso ditzakegu, bai ikasleenak baita interesatuak dauden beste pertsonenak. Lana sinplea dirudi eta erakargarria izan daitekelakoan gaude.

Gainera blog-aren erabilerak beste aspektu tekniko izan dezake, jendea familiarizatzen honelako tresnaz baliatuz. Gure ikasleek ohitura nahiko handia dute (gehienek fotolog erabiltzen dut) baina guri oraingoz praktika falta zaigu eta honek bide interesgarri bat ireki dezake.



No hay comentarios: