2007/03/09

Ikastaroko partaideen blogak eta beste gai batzuk lantzeko gonbidapena

Gurebloga3 blogean Plantilla editatuz eta elementu berri bat gehituz sortzen ari zareten blogak gehitu ditugu.

  • Plantilako elementuetan sartuz eta editatuz blogaren itxura eta atalen tituluak aldatu (euskeratu, laburtu...) daitezke.
  • Blogaren Opciones-en bitartez gure blogera ekarpen bat egiten dugunean edo komentarioren bat idazten digutenean e-postak jaso ditzakezu abisuarekin.
  • Etiketak erabiliz Blog handi batean nolabaiteko ekarpen sailkapena egin daiteke (Webgune arrunteetako menu moduko zerbait lortuz)
  • Gerardoren blogean bideoak txertatuta ikus dezakezue eta Gerardorieskatu diogu nola egiten duen azaltzea.
  • ...
Aurreko gaiak eta beste batzuk zabaldu ditzakegu nahi izanez gero.

Badakizue Gurebloga3 zuen ekarpenak baina baita gure arteko elkartrukerako eta laguntza eskatzeko gune bat ere badela.

Animo azkeneko egun hauetan eta laister arte,

JM

2007/03/06

LILATOIRA IKASLEEKIN.PROBA

Badira urte batzuk nerabeen heziketan lanean dihardugunok zehar-lerroak lantzearen garrantziaz jabetu garela. Gure ikastolan hainbat gai jorratzen da eta horietako bat berdintasunarena dugu.

Martxoaren 8a hurbildu ahala ikastolan zenbait ekimen aurrera eramaten saiatzen gara, batzuetan irakasleok proposatuta, beste batzuetan ikasleen iniziatibaz. Jarduera orokor horietatik at eta Matematikako eta Fisikako irakaslea izanik, gehienetan Zientziarekin zerikusia duen gairen bat generoaren ikuspegitik lantzen saiatzen naiz.

Hala ere, azken bi urte hauetan planteamendu berri bati ekin diot, Donostiako lilatoian parte hartzeko talde bat sortzea DBH eta Batxilergoko ikasleekin. Ekimen hau aurrera eramateko bi helburu izan ditut gogoan: neska gazteen artean kirola sustatzea eta ikasleekin irakaskuntza esparrutik kanpo harremanak indartzea.

Iaz 11 lagun animatu ginen, 9 ikasle eta 2 irakasle; aurten irakasle gehiago animatu dira antolaketan eta talde handiagoa lortu dugu, 15 ikasle, 3 ikasle ohi eta 6 irakasle. Bi urteetan primerako giroa izan dugu gure artean eta gainera aurtengoan "sari berri" bat eskuratu dugu: junior gehien eraman duen taldea izan gara, guretzat arrakasta eta ikasleentzat benetako poza.


Ikastolan hau antolatzea erraza izan da, Zuzendaritzaren laguntza izan dugu behar izan ditugun bilerak egin ahal izateko, Gorputz Heziketako mintegikoek 5 astez beren orduak utzi dizkiete ikasleei elkarrekin entrenatu ahal izateko eta, azkenik, lasterketaren ondorengo egunetan hamaiketako bat egingo dugu denok batera.


Gauzak horrela, datorren urtean ere animatuko garelakoan nago. Dagoeneko aurtengo ikasleek parte hartzeko asmoa azaldu digute, beste batzuk ere animatuko al dira!

2007/03/05

Ainhoa Mariezkurrena Idazle Gaztea Lehiaketan finalista

Ainhoa Mariezkurrena, DBH 4ko ikaslea, Idazle Gaztea Lehiaketarako finalista hautatu dute ipuin arloan "Maite zaitut" ipuinarekin. Gaurtik aurrera ikasleek beren bozken bitartez lan onena aukeratuko dute. Hori dela eta, guztiok animatu nahi zaituztegu Ainhoaren lana irakurri eta honen alde bozkatzera. Horretarako sar zaitezte idazle gaztearen web orrian.
Ipuina irakurri nahi izanez gero klikatu hemen

2007/03/04

Lezo


Lezoko unibertsitatea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokatuta, antzinako baskoien lurraldean, hain zuzen ere Jaizkibel mendiaren magalean eta Oiartzun ibaiaren eskuin ertzean. Pasaiako Donibane auzoa, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Errenteria eta itsasadarreko urak ditu mugakide. Bertan 5.833 lagun bizi dira azken datuen arabera (2000-IV-18)

2007/02/20

Software librea eta hezkuntza

(Aldez aurretik argitu nahi det ez dudala polemikarik sortu nahi. Ideia batzuk azaldu besterik ez)


Ni IKT munduan dexente ibiltzen naiz eta ikusten dut software libre ez dela asko bultzatzen Euskal Herrian (ez da laguntzarik ematen hau erabiltzeagatik, edo behintzat ni ez naiz enteratu).


Beste toki batzuetan asko erabiltzen da eta batez ere hezkuntza mailan. Software libreak (gehienei hau esatean Linux etortzen zaie burura) indar haundia hartzen ari da eta dena irekia da: ikus dezakezu dena nola egina dagoean. Eta gehienetan doan!!! (gehienek windows doan ere egiten dute, kopiak eta halakoak egiten, baina hori ez da legala). Software librean ez duzu horren beldurrik izan behar eta besteak bezalaxe, milaka aukera ematen ditu (eta dirurik eta lizentziarik ordaindu beharrik gabe...). Eta egia esan behar bada, bere itxura windowsen oso antzekoa egiten da. Hori bai, hasieran arraroa egiten da zeren zenbait gauza pixkat aldatzen dira...

Gainera esan behar, linux, ordenailu zaharretan ere oso ondo ibiltzen dela. Zeren windowsek baina errekurtso gutxiago eskatzen ditu. Ez duzu behar kriston ordenagailua... (windows VISTAk beharko duen bezala). Esan behar, linux dela eta, softare libre asko sortzen ari dela windowserako ere.

Guzti honegatik, nik uste, oso interesgarria izango litzatekeela software librean formakuntza ematea. Nik uste, ikastaro asko hemendik ere joan beharko liratekeela: ondo dago web orriak egiten erakustea (dreamweaver...), office pakete erakustea,.... baina dena microsoft da: ORDAINDU beharrekoa. Zergatik ez openOffice, NVU,... irakatsi?


Anima zaitez eta bilatu informazioa interneten. Edo FROGATU: LIVE.CD delakoekin ez daukazu zertan instalatu beharrik!! sartu CD edo DVD eta ikusi. GEro kendu eta ez da ezer gertatzen...

Agur eta ondo izan.

2007/02/19

Blog-ak eta hezkuntza



Egun hauetan blogen azterketa egin ondoren ikusi dugu hauek praktikotasun handiko elementuak izan daitezkela hezkuntzan.






Aztertutako eredu guztien artean oso kreatiboak ziren eredu batzuk ikusi ditugu, besteak, aldiz, tradizionalagoak ziren baina gure kasuan bigarren mota hau egokia iruditzen zaigu gure lanerako.


Argi geratu zaiguna da blogen balioa bere hurbiltasun eta sinpletasunean datza, horregatik nahiz eta eredu konplexu batzuk ikusi non apunteak eta horrelako materialak agertzen diren, gure lana sinpleagoa egitea pentsatu dugu.


Irakasten dugun gaien artean Artearen Historia ematen dugu. Ikasgai hau oso erakargarria izaten da ikasleentzat eta gero eta gehiago ikusten dudan bezala, baita beste pertsonen artean ere, esate baterako, klaustroko beste irakasleak. Hauekin izandako elkarrizketa baten ondoren bururatu zitzaidan blog baterako ideia bat.


Komentarioa hasi zen Gustave Klimt "Musua" obraren irudi baten bila hasi ginenean. Irakasle batek esplikatzen zigun obra nolakoa zen baina izenburua ez zekien eta ordenagailu baten aurrean jarri ginen obra desberdinak ikusteko nahi genuena aurkitu genuen arte. Harrigarriena izan zen nola momentu batean gure inguruan talde bat zegoen gure komentarioak entzun nahian eta bisitatzen genituen web orrien erreferentziak hartzen. Honek eman zigun ideia: blog batean jar daitezkela irudi desberdinak, komentario txikiekin, horren ezagunak ez diren obren berri emateko. Era honetan obra aurkezteaz gain jendearen komentarioak jaso ditzakegu, bai ikasleenak baita interesatuak dauden beste pertsonenak. Lana sinplea dirudi eta erakargarria izan daitekelakoan gaude.

Gainera blog-aren erabilerak beste aspektu tekniko izan dezake, jendea familiarizatzen honelako tresnaz baliatuz. Gure ikasleek ohitura nahiko handia dute (gehienek fotolog erabiltzen dut) baina guri oraingoz praktika falta zaigu eta honek bide interesgarri bat ireki dezake.



2007/02/05

Ongi etorriak

Blog hau Blogger beta kaleratu berri den Blogger atariaren bertsioa berriarekin egin dugu. Bertsio zaharrarekin konparaketak egiteko www.oriapat.net/gurebloga helbidera jo dezakezue.

Berton, Blogak Hezkuntzan ikastaro telematikoaren praktikak egingo ditugu. Hemen iruzkinak (komentarioak) edota ekarpenak egin ahal izango ditugu.
  • Iruzkinak zuek edo edozeinek egin ahal izango ditu, baldintzarik gabe.
  • Ekarpenak, berriz, guk bakarrik eta horretarako bidaliko dizuedan gonbidapena onartu beharko duzue. Onarpenak Bloggerren kontu bat sortzera eramango zaitue eta geroztik zuen blogak ere sortu ahal izango dituzue.

Orain ikastaro telematikoaren foro eta e-posta helbideaz gain blog honetan ere elkarren berri izan dezakegu.